Bertsoa Unibertsitatean eskola, bekak eskatzeko epea zabalik

2015/03/31
EHUko Uda Ikastaroen baitan "Bertsoa Unibertsitatean II" eskola antolatu du aurten bigarren urtez Mintzola Fundazioak. Donostiako Miramar Jauregian izango da uztailaren 6tik 10erako egunetan. Aurtengo eskolak bi ikastaro izango ditu bere baitan: "Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan" eta "Bertsolaritzaren erronkak". Ireki da ikastaroetarako bekak eskatzeko epea, apirilaren 24ra arte luzatuko da.

BERTSOA UNIBERTSITATEAN II:

Beka eskari eta izen-emate epeak

 EHUko Uda Ikastaroen baitan Bertsoa Unibertsitatean II eskola antolatu du aurten bigarren urtez Mintzola Fundazioak. Donostiako Miramar Jauregian izango da uztailaren 6tik 10erako egunetan.

Aurtengo eskolak bi ikastaro izango ditu bere baitan. 

K.1   Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan (C)    
K.2   Bertsolaritzaren erronkak  (C)

Martxoaren 27an egin zen EHUko Uda Ikastaroen aurkezpen ofiziala eta ireki da bekak eskatzeko epea.

Hona hemen data esanguratsuak:

Beka eskatzeko epea: martxoaren 27tik apirilaren 24ra arte.

Matrikula arrunta: maiatzaren 4tik 31 arte.

Ekainaren 1etik aurrera matrikula %20 gehiago ordaindu beharko da.

Informazio osoa: EHU UDA IKASTAROAK

Aurten bigarrenez antolatuko du Mintzolak "Bertsoa Unibertsitatean" eskola EHUko Uda Ikastaroen baitan