Bertso-udalekuetan izena emateko bigarren epea zabalik da

2016/04/18
Irañetan (12-14 urtekoak) eta Muxikan (15-16 urtekoak) eman ahal izango da izena.

Apirilaren 29ra arte dago aukera bertso-udalekuetan izena emateko, tokirik gelditu den txandatan. Irañetan (12-14 urtekoak) eta Muxikan (15-16 urtekoak) daude azken lekuak. Izena eman ahala osatuko dira taldeak, beraz, etortzeko asmotan bazara, azkar ibili. Bertsozale Elkarteko webgunetik egin daiteke izen ematea www.bertsozale.eus atarian edo telefonoz bertara deituta, 943 69 41 29 zenbakian.

Apirilaren 15ean bukatu zen udalekuetan izena emateko lehen epealdia; orain arte bertso-udalekuetan izena emateko lehentasuna izan dute bertso-eskoletan dabiltzan haurrek edo gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek. Orain, lekurik gelditu den txandatan, denei zabaldu zaie etortzeko aukera.

Orion, Irañetan, Bidarrain, Muxikan eta Zuhatzan izango dira txandak aurten.