Bertso Udalekuetako izen-ematea, zabalik!

2018/03/12
Bertso-eskolako kide diren gaztetxoek edota gutxienez gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek eman ahal izango dute izena lehen epe honetan, gaur hasi eta martxoaren 23ra bitarte.

2018ko Bertso Udalekuetan izena emateko aukera zabalik dago jada. Bertso-eskolako kide diren gaztetxoek edota gutxienez gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek izango dute lehentasuna martxoaren 23ra arte; gainerakoek, martxoaren 26ra arte itxaron beharko dute eta apirilaren 13ra bitarte eman ahal izango dute izena. Izena emateko 943 69 41 29 zenbakira deitu beharko du interesdunak edota www.bertsozale.eus atarian bertan egin dezake, horretarako propio prestaturiko orria beteta.

Orio, Irañeta, Muxika, Idauze-Mendi eta Zuhatza izango dituzte aukeran izena eman nahi duten lagunek. Txanda bakoitzaren inguruko informazio guztia topatuko duzu atari honetan bertan.

Apirilaren 20a baino lehen emango zaie erantzuna izena eman duten guztiei, euren izen-ematearen eta txandaren berri emateko.

Orioko egonaldian, iaz.