Bertso Udalekuetako bigarren izen-ematea hasi da

2018/03/26
Bertso-eskolako kideentzako edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenentzako lehentasun epea amaituta, gainerako gazteei zabaldu zaie Bertso Udalekuetan izena emateko aukera.

Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epea zabaldu da gaur. Pasa den astean amaitu zitzaien lehentasun epea bertso-eskolako kideei edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide duten gaztetxoei, eta gaurtik aurrera, izena emateko aukera izango dute parte hartzeko interesa duten gazte guztiek.

Orio, Irañeta eta Muxikako txandak bete dira jada eta Idauze-Mendi eta Zuhatza dituzte aukeran. Izena emateko 943 69 41 29 zenbakira deitu beharko du interesdunak edota www.bertsozale.eus atarian bertan egin dezake horretarako propio prestaturiko orrian; apirilaren 13ra arte izango du tartea horretarako. Apirilaren 20a baino lehen emango zaie erantzuna izena eman duten guztiei, euren izen-ematearen eta txandaren berri emateko.

Txanda bakoitzaren inguruko informazio guztia topatuko duzu atari honetan bertan.

 

 

Iaz, Zuhatzako egonaldia.