Bertso Udalekuetako bigarren izen-emate epea zabaldu dugu
Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epea gaur [martxoak 18] zabaldu dugu, 11:00etan. Lehenengo epean 16-18 urtekoen Getadarko txanda bete egin da; beraz, gainerako hiru txandetan izena emateko aukera egongo da orain. Horretarako, izena emateko galdetegia bete behar da.
Orain arte izena emateko lehentasuna izan dute bertso-eskoletako kideek edota guraso bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek. Txandatan gelditzen diren azken lekuak eskainiko zaizkio orain publiko zabalari. Izena eman ahala osatuko dira txandak, beraz, etortzeko gogoz bazaude, bizkor ibili!
Eman izena, hemen.
Egonaldi hauetan dago izena emateko aukera:
- Zuhatza (Araba): uztailak 26-30 (2015 eta 2017 urteen artean jaioak)
- Getadar (Nafarroa): uztailak 9-15 (2013 eta 2014 urteetan jaioak)
- Getadar (Nafarroa): uztailak 25-31 (2011 eta 2012 urteetan jaioak)
- - BETETA - Getadar (Nafarroa): uztailak 16-24 (2008 eta 2010 urteen artean jaioak)
2026ko txanden informazioa eskuragarri duzu hemen!
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak babesten dute Bertso Udalekuen egitasmoa, eta Irizarrek laguntzen du.