Bertso Udalekuak beteta

2023/03/27
2023ko Bertso Udalekuen izen-ematea itxi egin dugu, antolatutako lau txandak bete direlako.

Martxoaren hasieran zabaldu zuen Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetan izena emateko lehen epea; aldi horretan bertso eskoletako kideek edo gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide zutenek izan zuten lekua hartzeko aukera. Tarte horretan bete ziren Amaiurko eta Irañetako txandak. Bigarren izen-emate epean Zuhatzako eta Larraulgo txandetan gelditu diren azken lekuak eskaini dira eta ordu gutxitan bete dira geratzen ziren lekuak.

Bertsozale Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie izena eman duten guztiei, baita leku faltagatik kanpoan geratu diren gazteei ere interesa eta gogoa azaldu dutelako.

Izena eman duten guztiei datozen astetan jakinaraziko zaie txandan lekurik duten eta egokitu zaien egonaldiaren berri.

 

Amaiurren, Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen izango dira aurtengo Bertso Udalekuak.