Bertso mundialak, Bertsoa.eus atarian

2018/07/18
Algortan egin ohi den Jaialdi Mundialeko eta Alegiako jaietako bertso saioa izango dira aste honetan sareko plazan.

Inoiz baino mundialago izango dira aste honetako bertsoak Bertsoa.eus atarian. Izan ere, Algortako Jaialdi Mundialeko bertsoaldien hautaketa sarean dago jada entzungai: Alaia Martin, Andoni Egaña, Fredi Paia, Jon Maia, Jone Uria eta Unai Iturriaga izan ziren kantuan. Bestalde, Alegiako jaietan izandako bertso saioko aleak ere eskura daude: Amets Arzallus, Beñat Iguaran, Iker Zubeldia, Sustrai Colina eta Uxue Alberdi izan ziren orduko hartan.

Bertsolaritzaren gaurkotasunari jarraipena eta uda honetan plazaz plaza izango denaren berri ere emango du Bertsoa.eus atariak aste honetan.

Algortako jaialdi mundialekoak, Bertsoa.eus-en.