<!DOCTYPE html> Bertso Korrikaren azken saioak izango dira datozen egunetan — Bertsozale Elkartea

Bertso Korrikaren azken saioak izango dira datozen egunetan

2017/03/31
Lau saio eta "Erradikalak gara" emanaldiaren saio batekin amaituko da 2017ko Bertso Korrikaren eskaintza.

Atzo abiatu zen Korrika eta hari lekua uzteko Bertso Korrikak bere azken saioak eskainiko ditu datozen egunetan.

Gaur, 20:30ean Erbitiko elkartean bilduko dira bertsotarako Ander FuentesJoanes IllarregiEneko Lazkoz eta Joana ZigandaArkaitz Goikoetxeak jarriko dizkie gaiak.

Asteartean bertso gosaria egingo dute Santutxuko AEKn, 10:20an: Maialen Akizu eta Oihana Bartra izango dira kantuan. Hurrengo egunean, asteazkenean, Unai Ormaetxeak bertso saio musikatua eskainiko du Zornotzako Ziztada gune askean; 19:30ean izango da hitzordua. Amaitzeko, ostegunean, Azkainen, Xumai Murua eta Aitor Servier ariko dira bertsotan.

Bestalde, Lanku Kultur Zerbitzuaken eskutik Beatriz Egizabal eta Ane Labaka protagonista dituen Erradikalak gara emanaldia eskainiko da bihar Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera.

Bertsoen bidez Korrikarekin bat egin eta gero, iritsi da tipi-tapa ezagunera batzeko garaia: kontsulta ezazu www.korrika.eus atarian ibilbidearen nondik norakoa.

 

2017ko Bertso Korrikaren azken saioak.