Bertso Egunerako sarrerak urtarrilaren 7an jarriko dira salgai

2014/12/23
2015a ate joka dugu eta baita Bertso Eguna ere. Datorren urtarrilaren 31n ospatuko da ohi bezala Donostian. Bertso Eguneko arratsaldeko ekitaldirako zein ondorengo afarirako sarrerak urte hasieran, urtarrilaren 7an, jarriko dira salgai www.bertsosarrerak.eus atarian.

Ekitaldirako sarrerak

-Edonork nahi adina sarrera erreserbatu ahal izango ditu lehen egunetik.

-Gelditzen diren sarrerak ekitaldi egunean bertan jarriko dira salgai Kursaalen, 16:30etik aurrera. 

Ekitaldi + afarirako sarrerak

-Urtarrilaren 7tik 14ra Bertsozale Elkarteko bazkideek bakarrik egin ahal izango dute sarreren erreserba. Epe honetan, bazkide bakoitzak bereaz gain, bazkide ez den sarrera bat gehiago eta 16 urtetik beherakoentzat beste bat hartu ahal izango du gehienez.

- Urtarrilaren 15etik aurrera edonork egin ahal izango ditu erreserbak sarrerak amaitu bitartean.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu ahal izango dira.