Bertso Egunerako sarrerak, salgai

2014/01/07
Urtarrilaren 25ean ospatuko da Bertso Eguna eta egun osoko egitaraua prestatzen ari da Bertsozale Elkartea. Arratsaldeko ekitaldirako sarrerak salgai dira jada erosi nahi duen ororentzat. Bazkideek afaritarako sarrerak eskuratzeko lehentasuna izango dute, urtarrilaren 7tik 15era. Bazkide ez direnek, urtarrilaren 15etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte. Sarrerak www.bertsosarrerak.eu eskura daitezke.

Urtarrilaren 22an aurkeztuko da Bertso Egunaren edizio berria. Azken urteetan bezala, eguerdi partean bertsolariak kantuan arituko dira Donostiako Alde Zaharrean. Arratsaldez ekitaldi nagusia izango da Kursaaleko Areto Nagusian eta ondoren afaria. Aurten afaria ez da Kursaal-eko jatetxean izango Kursaaletik oso gertu dagoen Manteo kiroldegian izango da. Iparra-Hegoa elkartea arduratuko da afariaren prestakuntzaz.

Sarrerak eskuragarri dira www.bertsosarrerak.eu atarian.