Bat-bateko saioa maiatzaren 7an Madeiran

2022/04/28
Hango inprobisatzaileekin ariko dira bertsolariak: Asier Galarza eta Eli Pagola ariko dira bertsotan, eta Maialen Velardek egingo ditu itzultzaile lanak.

Encontros Topaketak: repentismo em diálogo ekimena antolatu du Madeirako Agência de Promoçao da Cultura Atlântica erakundeak, Associação Grupo Cultural Flores de Maio eta Associação Musical e Cultural Xarabanda erakundeen laguntzarekin. Bertsozale Elkarteak ere hartuko du parte, izan ere, Madeirako eta Euskal Herriko ahozko tradizioak elkartu nahi ditu proiektuak, zehazki, charamba eta bertsolaritza.

Maiatzaren 7an izango da emanaldia, Porto da Cruzeko Flores de Maio gunean, 16:30etik aurrera: Asier Galarza eta Eli Pagola bertsolariak ariko dira kantuan, eta Maialen Velarde ariko da itzultzaile lanetan. Saio irekia izango da interesa duen ororentzat.

Eli Pagola eta Asier Galarza. / XDZ