Bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa antolatu dugu
2025/07/21
Iruñean izanen da ikastaroa irailean; izen-ematea zabalik dago eta ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera idatzita egin daiteke.
Irailaren 11n izanen da bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa, Iruñeko Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan, 18:00etatik 20:30era tartean. Bat-batean kantatutako bertsoak transkribatzeko irizpideak azaltzeaz gain, ariketa praktikoak ere egingo ditugu.
Parte-hartzea urririk izango da eta interesik duen edonor etor daiteke. Horretarako, baina, izena-eman behar da irailaren 4rako, ikerkuntza@bertsozale.eus helbidera idatzita.