Bardoen finala, Bertsoan

2016/03/21
Gainera, BBK sariketaren ingurukoak eta Aztiri sarikoak ere bildu ditu sareko plazak, hainbat saiotako bertsoaldiekin batera.

Aste Santuetan Bertsoak ez du etenik izango eta egun horietan zein bezperatan kontu ugari dakartza sareko plazak.

Pasa den larunbatean amaitu ziren Bardoak. Etxarri-Aranatzen jokatu zen finala Iruñeko Obario Maldikoak, Leitzako Atekaberts eta Berako Larungo Antenak taldeen artean. Han izan zen Bertsoa eta parte-hartzaileekin izandako solasaldiarekin batera zabalduko ditu, asteazkenean, han botatako bertsoak ere. Beste horrenbeste BBK sariketaren finalarekin, eta  asteartean izango dugu ostiralean jazotakoaren berri luze eta zabal.

Bardoen eta BBK sariketaren finalez gain, hamaika ekitaldi izan berri dira eta horien ingurukoak bildu ditu Bertsoak gaur bertan: Aztiri sariaz eta Zortzi puntutan ekimenaren baitako Uribe Kostako saioaz.

Ostegunean bertsolaritzari beste ertz batetik helduko dio Bertsoak, arreta, oraingoan, oholtza gaineko atrezzoan jarriz. Ostiralean, ohi bezala, Hitzetik Hortzeran izango dena aurreratuko digu eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz, 86ko Txapelketaren 30.urteurrena izango dela aprobetxatuz, orduko irudiak berreskuratuko ditu.

Aste Santuetan ere, bertsolaritzaz jakin beharreko guztia sareko plazan!

Amasa-Villabonako saioko bertsoaldiak, entzungai