Azaroaren 14an ospatuko da Agurainen Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna

2015/10/21
Bertsotruk ekimena aurkeztuko da han.

Euskal Herriko Bertso Eskolen Egunak Senperetik Agurainera egingo du jauzia azaroaren 14an. 12:00tan elkartuko dira bertso-eskoletako kideak herriko plazan. Jo ta Fa txarangarekin bertso-poteoa hasiko da, eta kantuan ariko dira bertso-eskola ezberdinetako ordezkariak. 14:30ean herri bazkaria egingo dute; txartelak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai 12€ euroren truke.

Bazkalostean ere jarraituko du jaiak, Bertsotruk egitasmoaren aurkezpena eta gero, Sudurgorriak taldearekin tabernaz taberna ibiliko baikara bertsozaleak. Lautadako bertso-eskolak, gainera, lo egiteko aukera eskainiko du. Txartel hauek ere www.bertsosarrerak.eus webgunean daude salgai 8€ euroren truke.

Bazkarirako zein lotarako txartelak azaroaren 5era arte daude eskuragai.

Bertsotruk, bertso-eskolen egitasmoa

Helduen bertso-eskolen arteko harremanak sustatzeko helburuarekin Bertsotruk ekimena sortu du Euskal Herriko Helduen Bertso Eskolen Batzordeak. Azaroaren 14an Agurainen ospatuko den Bertso Eskolen Egunean aurkeztuko dute egitasmoa.

Egun osoko egitaraua prest