Aurten ere bertsolaritzak tartea izango du UPV/EHU Uda Ikastaroetan

2017/03/23
"Bertsolarien kantaera eta sormena" ikastaroa eskainiko da abuztuaren 24an eta 25ean, Donostiako Miramar Jauregian, Mintzola Ahozko Lantegiak antolatuta. Matrikulatzeko epea zabalik dago, eta maiatzaren 31ra bitarte merkeagoa izango da.

Mintzola Ahozko Lantegiak bideratuta, aurten ere bertsolaritzari loturiko ikastaroa izango da UPV/EHU Uda Ikastaroetan. Bertsolarien kantaera eta sormena landuko dira eskolan; abuztuaren 24an eta 25ean eskainiko da ikastaroa, Donostiako Miramar Jauregian.

Hiruna hizlari izango dira egun bakoitzean, eta jardunaldia biribiltzeko mahai-ingurua izango da amaieran. Bertsolarien kantaeraz ariko dira lehen egunean Ainhoa Aizpurua, Itziar Navarro eta Maialen Lujanbio, eta bigarren egunean bertsolarien sormena izango da ardatz, Eñaut AgirreOihana Iguaran eta Jon Martin gidari direla.

Atzo zabaldu zen ikastaroan izena emateko epea. Bertsolarien kantaera eta sormena ikastaroaren matrikula 70 eurokoa da, baina izena maiatzaren 31 baino lehen emanez gero, %15 beherapena lor daiteke. Matrikula www.uik.eus atariaren bidez bideratu ahal izango da. 

Bertsolaritza munduko eragileentzat baliagarria da ikastaroa, bereziki bertso-eskolan dihardutenentzat, eta noski, bertsolaritzarekin eta ahozkotasunarekin gozatzen duen edonorentzat zabalik dira ateak.

Egitarau osoa www.mintzola.eus atarian topa daiteke eta matrikula www.uik.eus atariaren bidez egin daiteke.

 

Abuztuaren 24an eta 25ean izango da ikastaroa.