Aramaio eta Amurrioko saioetako bertsoaldiak asteon Bertsoan

2017/01/09
Maite Berriozabal gai-jartzaile eta aurkezlearekin izandako solasaldia ere ikusgai izango da ostegunetik aurrera

Iaz abiatutako elkarrizketen sailari jarraipena emanez, Maite Berriozabal berriztarrarekin elkartzeko parada izan du Bertsoak. Bertso munduan gai-jartzaile eta aurkezle gisa ezaguna da Maite, eskarmentu eta zeresan handikoa da eta, berarekin izandako solasaldi mamitsuaren bitartez, hurbiletik ezagutu ahal izango dugu.

Elkarrizketaz gain, Araban izan berri diren bi saioetako bertsoaldiak eskainiko ditu Bertsoak asteon. Aramaiokoak ikusgai izango dira astelehenetik aurrera eta Amurrion jazotakoa eskainiko da asteartetik aitzina.

Astea borobiltzeko, atzera begira jarri eta, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren eskutik, 1.991. urtean hiru bertsolari nafarrek Bertso Egunean botatako bertsoak berreskuratuko dira ostiralean. Nortzuk ote?