<!DOCTYPE html> Arabako txapeldunaren eta Nafarroako finalisten hitzak, Bertsoan — Bertsozale Elkartea

Arabako txapeldunaren eta Nafarroako finalisten hitzak, Bertsoan

2017/04/03
Gainera, Arabako Bertsolari Txapelketako finalean botatako bertsoaldiak bilduko ditu sareko plazak.

Oihane Perea 2017ko Arabako Bertsolari Txapelketako irabazlearekin izan da solasean Bertsoa eta bihar bertan izango dira bere hitzak sareko plazan entzungai. Era berean, Arabako finalean berarekin oholtza parketatu zuten bertsolarien sentsazioak ere zeintzuk izan ziren entzungo dugu. Finalean sei bertsolariek botatako ale onenak ere entzungo ditugu.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala izango da, aldiz, asteburu honetan. Gaur aurkeztu da finala Anaitasunan bertan. Zortzi bertsolari izango dira lehian larunbatean han, eta horiekin aurrez egoteko tartea hartu du Bertsoak: gaurtik ostegunera bitarte eguneko bina bertsolariren hitzak entzungo ditugu.

Gipuzkoako Eskolarteko eta Bertso Eskolen Egunaren berri, BBK sariketaren inguruko xehetasunak, Hitzetik Hortzeraren aurrerapena eta Bertsoaldi Historikoa ere izango ditugu, besteak beste, Bertsoan.

Gipuzkoako Eskolartekoa eta BBK sariketa, Bertsoan.