Apirileko BertsoZalea, bidean

2019/04/17
Maiatzerako aurreikusitako egitasmo ugari iragartzen ditu aleak: Bertsolamintza, Gipuzkoa Bertsotan edota Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak, kasu.

Bazkide askok jada jaso dute berripapera posta elektronikoz, eta beste askori datozen egunetan iritsiko zaie etxera.

203. zenbakiaren azala Batzar Nagusiak hartu du: Berrizeko kultur etxe zaharrean elkartu ginen bazkideok apirilaren hasieran, eta aurreko urteari erreparatzeko eta hurrengo urteko asmoei oniritzia emateko baliatzeaz gainera, iaz gauzatutako gogoeta estrategikotik ateratako ondorioak biltzen dituen dokumentua, Gero(r)a mugitzen, 2018-2030 aurkezteko plaza ere izan zen. Edonola ere, han izan ez ziren bazkideek ere, laster izango dute ondorio horien berri.

Bestalde, Mintzola Ahozko Lantegiak UPV/EHUrekin elkarlanean martxan jarritako ikerketa deialdiak gogora ekartzen ditu aleak: ahozko kultur sorkuntza aztertzeko ikerketa kontratu bat eta proiektu sari bi ditugu esleitzeko. Eta maiatzari begira aipatzekoak diren hiru egitasmo: Bertsolamintza, Gipuzkoa Bertsotan eta Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak. Guztiak ere maiatzaren hasieran gauzatuko dira eta jarraitu adi xehetasunak www.bertsozale.eus eta www.mintzola.eus atarietan.

Potofinixa, Koplak, Puntua Jarrita... hementxe duzu apirileko BertsoZalea!

[IRAKURRI BERTSOZALEAren 203.ZENBAKIA]

Batzar Nagusia, Bertsolamintza, Gipuzkoa Bertsotan...