Antzuola, Hazparne eta Bergarako bertsoak, gozagai

2018/05/23
Gainera, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken berriak, B-laño Sariketaren ingurukoak, eta Oholtzapetik egitasmoari ere jarraipena egingo dio Bertsoa.eus atariak.

Urteroko jaialdia egin zen Antzuolan, Agin Laburu, Igor Elortza, Iker Zubeldia, Haizea Arana eta Miren Artetxe bertsolariak kantuan zirela. Han izan zen Bertsoa.eus-eko lantaldea eta bildutako bertsoaldiak jada entzungai daude www.bertsoa.eus atarian; Bergaran egindako Jakinduriek mundue erreko dau bertsozientzia emanaldia ere grabatu zen, Andoni Egaña eta Miren Amuriza bertsotan zirela. Bestalde, larunbatean gauzatu zen Hazparnen Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoari dagokion Eskolarteko Txapelketaren finala: Ekhi Perrier, Elixabet Etxandi, Hodei Renteria, Irati Alcantarilla, Josebiñe Agirre eta Julen Etxeberri aritu ziren oholtzan; Elixabet Etxandik jantzi zuen txapela eta haren agurra zein saioko bertsoaldien hautaketa aipatutako webgunean topatuko dituzu.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, B-laño Sariketa, Oholtzapetik, Orixe Saria... hamaika kontu ere batuko zaizkio bertsoaldi festari beste behin www.bertsoa.eus atarian.

Pasa den larunbatean Hazparnen botatako bertsoak, entzungai.