Anonyme Popular-en zuzeneko aurkezpena Azpeitin

2023/01/27
Urtarrilaren 29an, igandean, Azpeitin aurkeztuko dute Anonyme Popular-en zuzeneko emanaldia Igor Elortzak eta Rafa Ruedak. Soreasu antzokian izango da aurkezpena 19:00etik aurrera.

Ikusentzunezko bertsoak ondu dituzte Igor Elortza bertsolariak , Rafa Rueda musikariak eta Dapako sortzaileek. Anoyme Popular izenburupean bildu eta estreinaldia egingo dute Soreasuko eszenatokian. Sarrerak 11 euroan daude salgai eta hemen eros daitezke.

Proiektu honetan bidelagun izan dituzte besteren artean Oier Zuñiga aholkularitza eszenikoan, eta Gotzon Garaizabal eta Malen Amenabar irudiekin.

Lehen emanaldia igandeakoa izango den arren, Anonyme Popular-ek Euskal Herria zeharkatuko du. Otsailean: Zarautzen, Elorrion, Iruñean, Hernanin eta Oñatin izango da ikusteko aukera. Martxoan, Bilbon, Amasa-Villabonan, Amurrion eta Baigorrin. Maiatzean, Durangon.

Oraingoz horiek dira iragarritako emanaldiak, baina zure herrian "Bertso berriak, garaiari eta giroari jarriak" entzun nahi badituzu, Lankuren atarian duzue informazio guztia.