Amurrioko eta Ondarroako saioak, Bertsoa.eus atarian

2020/01/13
Eta bertsolaritzan bat-batean gertatzen diren beste hamaika kontu, bertsotan zein hitz lauz.

Gabon hauetan sabela asebetetzeko aukera bakarrik ez eta belarriek ere izan dute zerekin gozatua. Izan dira saioak batean eta bestean, eta horietako bi emanaldietako bertsoaldiak ekarriko ditu Bertsoa.eus atariak aste honetan.

Batetik, urtarrilaren 4an egin zen BECtekada Amurrion: Naroa Sasieta gai-jartzailearen aginduetara jarri ziren 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritutakoak: Aitor MendiluzeAitor SarriegiAmets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Bestetik, urtarrilaren 6an, Ondarroan aritu ziren Igor Elortza, Julio Soto, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran. Iñaki Lersundi aritu zen gaiak jartzen.

Bi saiootako bertsoaldiak entzungai izango ditugu aste honetan Bertsoa.eus atarian; hori eta bertso munduko albisteak ere topatuko dituzu sareko plazan.

Hainbat bertsoaldi topa daitezke Bertsoa.eus atarian.