Amaitu dira aurtengo Bertso Udalekuak

2026/08/05
Gaztetxoenak Zuhatzan ziren aldi berean 14-16 urte artekoak izan dira Getadarren. Txanda hau bukatzearekin batera, amaitu dira 2026ko Bertso Udalekuak.

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroatik joandako 39 gazte elkartu dira Getadarreko hirugarren txandan. Honakoak izan dira txanda honetako hezitzaile eta sukaldariak: Aner Peritz Manterola, Eneko Alda, Haritz Cervera Claver, Iraide Onaindia Elespuru, Irati Tolosa Zubeldia, Josu Rodriguez Garcia, Oihana Arana Cardenal eta Xuban Urdalleta Azpiolea.

Uztailaren 25etik 31ra bitartean aterpetxearen kanpo espazioan egindako ekintzak izan dira nagusi. Gardalain herri autogestionatura bisita bat ere egin zuten eta beste txandetan egin legez, igerilekurako txangoa ere izan zuten beroari aurre egiteko.

Bestalde, azken txanda honetan, Ekhiñe Zapiain Arlegi eta Elixabet Etxandi Goihenetxe bertsolarien bisita izan zuten gazteek. Arratsaldeko dinamikaren ostean, bertso afari ederra eskaini zuten bertsolariek, udalekuko gazteek jarritako haiei erantzunez. Gazteetako batzuk, gainera, kantura ere animatu ziren.

Getadarko azken honekin, amaitu dira aurtengo bertso udalekuak. Uztailean zehar Euskal Herriko ia 200 lagun bildu dira, bertsolaritza ardatz harturik elkarren artean saretu asmoz. Hurrengo urtekoak heldu bitartean inork udalekutan jarraitu nahiko balu, Getadarko hirugarren txandan osatutako bideoa duzue hemen:

 

Bertso Udalekuak Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.