Amaitu dira Altzoko saiorako gonbidapenak

2021/02/08
Ostiralean izango da saioa, iaz Euskal Herriko Eskolartekoan aritu behar zuten zenbait gazte eta plazan ohikoak diren zenbait bertsolari elkartuko dituena.

Asteburua nahikoa izan da Altzoko kultur etxean Eskolatik Plazara saiorako gordeta dauden lekuak amaitzeko; honenbestez, itxi dugu gonbidapenak eskatzeko izen-emate orria.

Aner Peritz, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal ariko dira bertsotan. 18:00etan hasiko da emanaldia.

Eskolartekoa antolatzen dugun Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatu dugu Eskolatik Plazara. Altzokoa izango da hirugarren eta azken saioa, Gernika-Lumon eta Iruñean ere saioak egin eta gero.

Iruñean izan zen saioa pasa den ostiralean. / XDZ