ALDEEtik bisita Xenpelar Dokumentazio Zentrora

2026/06/05
Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkarteko (ALDEE) hainbat kidek Amasa-Villabonako Xenpelar Dokumentazio Zentroa bisitatu dute.

Maiatzak 29an artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentroen kudeaketaz arduratzen diren profesionalak etorri ziren Amasa-Villabonara XDZ bertatik ezagutzeko asmoz. Erakunde desberdinetako ordezkariak izan ziren gurean eta Xenpelarren egitasmo osoa taldean azaldu ondoren, dokumentazio gune desberdinak erakutsi genizkien: liburutegia, digitalizazio gunea, ikerketarako gunea, biltegia eta ikus-entzunezkoen txokoa, besteak beste. Bertsoak berezko dituen ezaugarriak aintzat hartuta dokumentazioa bildu, antolatu eta zabaltzeko moduei buruz hitz egitearekin batera, bisitak elkarren berri izateko okasioa ere eman zigun. Oso bisita emankorra izan zen, askotariko ideiak, kanpo erreferentziak eta galdera berriak bildu genituen, lanean jarraitzeko akuilu izango ditugunak.

ALDEEkoen bisitako talde argazkia. XDZ