<!DOCTYPE html> Ahots Baten sormen egonaldian agurtuko dute urtea hainbat gaztek — Bertsozale Elkartea

Ahots Baten sormen egonaldian agurtuko dute urtea hainbat gaztek

2016/12/23
Anari, Joxe Mari Agirretxe "Porrotx", Julio Soto eta Miren Amuriza eta ITU bandakoak izango dira egonaldian han bildutako gazteekin ahozko kultur sorkuntzaren lanketa egiteko.

Bertsolaritzaz gainera, antzerkia, kantagintza eta literatura uztartuko dituzte Ahots Baten sormen egonaldian parte hartuko duten gazteek. Egonaldia Zestoako Sastarrain baserri-eskolan egingo da abenduaren 26tik 30era eta 15-20 urte bitarteko ia 40 gazte izango dira, denak ere jatorri anitzekoak: Altsasu, Angelu, Gasteiz, Lakuntza, Larraul, Lekuine, Eskoriatza, Ondarroa, Portugalete...

Egun bakoitzean adierazpide batekin esperimentatuko du taldeak eta horietan aditu eta aritu direnen bisita jasoko dute. Bertsolaritzaren egunean, Miren Amuriza eta Julio Soto izango dira eurekin. Bestalde, Lekore literatura aldizkaria sustatzen duten ITU bandakoak, Joxe Mari Agirretxe "Porrotx" antzezlea eta Anari kantaria izango dira egonaldian.

Egitasmoa gauzatzen den bigarren aldia da; iaz, oso gustura geratu ziren parte-hartzaile zein antolatzaileak. Bertsozale Elkarteak ere parte hartu du Mintzola Ahozko Lantegiak antolatutako egonaldian, EHAZEEuskal Kantuzaleen ElkarteaIkastolen Elkartea eta ipuingintzan aritzen diren zenbait aditurekin batera.

Iaz egin zen lehen aldiz Ahos Baten sormen egonaldia. / XDZ