Ahalduntze Bertso Eskolarako izen-ematea zabalik dago berriro
2025/01/07
Bigarren hiruhilabetea hasi aurretik izena emateko aukera dago; urtarrilaren 13a baino lehen egin beharko da.
Urtarrilaren 18an ekingo die berriro ere eskolei Ahalduntze Bertso Eskolak. Ikasturtea hasia egon arren, hiruhilabeterako parte hartzeko aukera dago eta bigarren hau hasi aurretik zabalik dago izen-ematea. 50 euro balio ditu matrikulak eta formulario honen bidez eman daiteke izena.
Hamargarren urteurrena du aurten Ahalduntze Bertso Eskolak. Plazako bat-bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzat da eta larunbatez elkartzen da taldea 10:00etatik 14:00etara. Bi talde daude, Durangon bat eta Villabonan bestea, eta bakoitzak komeni zaion lekuan eman dezake izena.