Agin Labururekin aritu da solasean Bertsoa

2018/11/14
Astigarragakoarekin izandako berriketaldia ikusgai eta entzungai izango dugu ostegunean sareko plazan: bere ibilbidearen inguruan eta, oro har, bertsolaritza nola ikusten duen azalduko digu.

Plazatik plazara ibili bai, baina tartean egokitzen diren arnasaldiak baliatuta bertsolaritzan ari diren lagunekin hitz egiteko tartea hartzen du maiz Bertsoa.eus guneak. Tarte horietako batean egon da sareko plaza Agin Laburu bertsolariarekin eta bere ibilbidearen eta, oro har, bertsolaritzaren gainekoak kontatuko dizkigu astigarragakoak.

Beasaingo jaialdiak emandako aleez gozatuko dugu eta Bertsoaroa ere ekarriko du sarera Bertsoa.eus-ek. Bestalde, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, Xilaba, Bertxoko, eta agenda osatzen duten gainerako emanaldien berri ere izango dugu aste honetako menuan. On egin!

Agin Laburu entzuteko tartea izango dugu ostegunean.