Abuztuan ere, gozatu bertsoaz sarean!

2019/07/29
Plazaz plaza bertsoaldiak biltzen jarraituko du Bertsoa.eus atariak udan ere.

Urtaro honetan ugariak dira herriko jaiak eta ugariak bertso saioak. Horiek jasotzen jarraituko du abuztuan Bertsoa.eus atariak, eta hala, Markina-Xemeinen, Barakaldon, Altzon, Larraulen, Gasteizen, Donostian, Bilbon, Arantzan eta Berriozarren izango da, besteak beste, sareko plaza.

Gainera, bestelakoak ere ez dira faltako: Miren Artetxe bertsolari eta Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza Taldeko kideari egindako elkarrizketa jarriko da sarean, eta datozen saioen errepasoa ere egingo da.

On egin!