Abra sarian jarriko du arreta Bertsoak

2016/02/08
Gainera, Bardoei eta Arabako Kuadrilla artekoari jarraipen estua egiten jarraituko du sareko plazak.

Ostiralean jokatuko da bertsolari gazteentzako ospatzen den Abra saria. XV.edizioa du aurtengoa eta sariketaren inguruan jakin beharreko guztiak aurreratuko ditu Bertsoak asteazkenean. Gainera, ostiralean, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz duela zenbait urte Abra sarian botatako bertsoaldia berreskuratuko du Bertsoak.

Bardoak eta Kuadrilla artekoa ere euren bidea egiten dabiltza: lehenengoek lehen fasea amaitu berri dute eta bigarrenek inauterietako atsedenaren ostean berrartuko dituzte topaketak. Aurreko asteburuan emandakoak laburbildu eta datozenei begira jarriko da Bertsoa; hori guztia Zortzi Puntutan Bizkaiko ekimenaz ahaztu gabe. Gipuzkoako Eskolarteko ekimena ere abiatzear da eta egitasmoa xehatuko du sareko plazak. Igandean Erniarraitz sariketa abiatuko da eta horren ingurukoak ere ekarriko ditu.

Saioen prestaketaren inguruko erreportajea eta Zeanuriko saioko bertsoaldiak ere ikusgai eta entzungai izango dira Bertsoan, sareko plazan. On egin!

Zeanuriko bertsoak sarean entzungai