9-11 urteko bertso piratak Zuhatzako irlan!
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroako 48 pirata elkartu dira Zuhatzako irlan, Bertso Udalekuetan. Arabako Itsasoan ur ekintzak ezagutzeko aukera izan dute: arrauna, piragua, pedaloak, wind surf eta optimist, eta lehorrean ere ederki moldatu dira: jolasa, dantza… a ze giroa! Bi bertsolari naufrago ere bisitan izan dituzte: Eli Pagola Apezetxea eta Martin Abarrategi Sarrionandia. Gaubela ederra pasa zuten, irri eta kantu baten.
Irlan umorea, partxeak eta bihotza jarri duten begirale taldean elkartu dira hurrengoak: Eki Mateorena Zozaia, Eztizen Alvarez Quintana, Haizea Telleria Urkijo, Maddi Agirre Epelde, Sabin Abarrategi Sarrionandia eta Uxue Perez Mujika.
Aurtengoa Bertso Udalekuen 28. edizioa da eta 199 partaide elkartu ditu. Bertso Udalekuak Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.