2015ari kantatuko dio urte berriko lehen Hitzetik Hortzerak
    
    2015/12/30
  
                   Iragan berri den urteari begira errepasoa egingo du saioak.
                
            
            
        
        Urte amaierak eta urte hasierak atzera begirakoa egiteko baliatu izan ohi dira; eta hala izaten da gabonetako bertso-saio askotan ere. Bertsolarien ariketa bera egingo du Hitzetik Hortzerak eta 2015ean jasotako bertsoaldien bilduma eskainiko du 2016ko lehen atalean.
Igandean, 15:00etan, Hitzetik Hortzera ETB 1en, eta sarean, noiznahi, www.eitb.tv atarian.