2014ko onena urteko lehenengo Hitzetik Hortzeran

2014/12/31
Hitzetik Hortzeraren hamabosgarren programa, urteari hasiera emango diona, berezia izango da. Urtean zehar bildu eta telebistaz eman ditugun saiorik onenak bilduko dira bertan. Igandean, 15:00ak aldera, ETB1en.

Urteko protagonista izan diren plazak, gaiak, gaijartzaileak, bertsolariak eta bertsoak, denak segidan 2014. urteari errepaso eginez.

2015eko Urtarrilaren 4an izango da programa hau eta betiko moduan igande bazkalostetan ETB1n ikusi ahal izango da.

Eta norberak nahi duenean eitb nahieranen.