Ahots Baten sormen egonaldia

Euskarazko ahozko kulturgintzan aritzen diren gazte sortzaileei zuzendutako egitasmoa da Ahots Baten.

Ahots Baten_irudiaUrte guztian antzerkian, bertsolaritzan, kantagintzan eta kontalaritzan edota literaturan aritzen diren gazte sortzaileei zuzendua dago Ahots Baten sormen egonaldia. Tarteko bi egunetan, egonaldiko bigarrenean eta hirugarrenean, alegia, kultur diziplina horietan aditu diren gonbidatuak batu ohi dira taldera, eta partekatzeko, esperimentatzeko, hitz egiteko... aukera izaten dute.

2020koak egonaldi itxura izan beharrean, egun banatako bi saio izan ziren.

Mintzola Ahozko Lantegiaren bidez egin izan da, baina 2021ekoa Bertsozale Elkarteak egin du fundazioaren azkentze prozesua dela eta. Antolatu bazen ere, bertan behera utzi behar izan zen pandemiagatik.