uxue AND alberdi* bilatuz aurkitu dena

137 elementuk betetzen dituzte zure irizpideak.
Emaitzak filtratu:
Sortze-data



Ordenatu errelebantzia · data (berriena lehenengo) · alfabetikoki
Bertsolaritza eta bertsogintzaren gaineko gogoetak, asteartero
Hilaren 19tik hasita eta Bertsolari Txapelketa Nagusiak irauten duen bitartean, 16 kultur eragilek, ikertzailek zein nazioarteko adituk bertsolaritzari eta bertsogintzari buruzko artikuluak argitaratuko dituzte txapelketako webgunean. Uxue Alberdi bertsolari eta idazlearen "Darwin eta gu" izango da lehen gogoeta.
Non kokatuta Albisteak
Euskararen lurralde osoan izango da Bertsolari Txapelketa Nagusia lehen aldiz
"Ez da kontu sinbolikoa, ezta indar erakustaldi bat. Errealitate baten isla da, bertsolaritza bizirik baitago eremu horretan" azaldu du Iñaki Muruak, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakariak.
Non kokatuta Albisteak
Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du Gasteizko jaietan
Jaiak eta udarekin batera bertso saio ugari antolatu dira Araban. Gasteizen, Bastidan, Amurrion eta Laudioko jaietan bertsoaz gozatzeko aukera egongo da. Abuztuaren 4tik 9ra, Gasteizko jaietan, Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du. Gasteizko txosnagunean eta Aihotz plazan ere bertso-saio eskaintza zabala egongo da.
Non kokatuta Araba / Albisteak
Gorozikako bertso barnetegia, udari hasiera bikaina
Gorozikako bertso barnetegian eman diote aurten ere udari ondo etorria Bizkaiko bertso eskoletako eta bat-bateko taldeetako gazteek. Harrabi ederra dago Bizkaian.
Non kokatuta Bizkaia / Albisteak
Ostiralean jokatuko da Leitzan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatuta, 14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 31. aldia izango da aurtengoa, apirilaren 28an Leitzako Atekabeltz Gaztetxean jokatuko dena.
Non kokatuta Nafarroa / Albisteak
Txapelketen errepaso historikoa Hitzetik Hortzera bukatzeko
Igande honetan denboraldiko azken Hitzetik Hortzera saioa izango da ikusgai ETB1en. Aurten mende erdi beteko da 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusitik eta txapelketa hartatik 2013kora arteko errepasoa eginez, udazkenean iritsiko den Bertsolari Txapelketa Nagusira begira jarriko da telebista programa.
Non kokatuta Albisteak
Ainara Azpiazuren hitzek marraztuko dute igandeko Hitzetik Hortzera
Bertsolaritzarekin daukan harremanaz eta egiten duen lanaz mintzatuko da "Axpi". Eta bi bertso-saiotako ale onenak ere eskainiko dira: martxoaren 9an Durangon Bertso Korrikaren barruan Igor Galartzak, Nerea Ibarzabalek, Oihana Bartrak eta Eneko Abasolo "Abarkas"-ek osatu zutena eta biharamunean Usurbilen Uxue Alberdik, Onintza Enbeitak eta Ane Labakak egindakoa.
Non kokatuta Albisteak
Bertsoa eta literatura uztartuko dira igandeko Hitzetik Hortzeran
Eider Rodriguez izango da aste honetako gonbidatua. Eider bera gidari zela, literatura gaitzat hartuta aritu ziren Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi eta Ane Labaka Lasarte-Orian, trama formatuan. Hango bertsoaldi onenak ere eskainiko ditugu igandeko programan.
Non kokatuta Albisteak
Giro ederra nagusi Herriartekoaren lehen asteburuan
Pasa den asteburuan, ostiralarekin jokatu ziren Gipuzkoako Herriarteko lehen hiru saioak Azkoitian, Lasarte-Orian eta Zarautzen. Sarri nahi genuen baina Habana etorri zaigu, Lasarte-Oriako bertso eskola eta Ran Rober Ran taldeak izan ziren garaile, hurrenez hurren.
Non kokatuta Albisteak
Danele Sarriugartek Elgoibarrera eramango du Hitzetik Hortzera
Azken urteotan arrakasta lortu duen idazlea da Danele Sarriugarte elgoibartarra. Irakurzaletasunaz, idazle lanaz, Elgoibarrez eta bertsolaritzaz ariko gara berarekin. Igande honetan Elgoibar eta Galdakaoko jaialdiko bertsoaldi onenak ere eskainiko ditugu.
Non kokatuta Albisteak