-
Etxeberriko finalaurrekoa eta Antiguako jaialdia Hitzetik Hortzeran
-
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoan eta Donostiako Antigua auzoko Lugaritz Kultur Etxean izan berri den jaialdian izan da Hitzetik Hortzera. Igande bazkalostean eskainiko da ETB1en.
Non kokatuta
Albisteak
-
Askotariko harremanak Bertso Egunean
-
Hitzaren dotoreziaz, harreman mota ezberdinak harilkatu ziren Getariako Bertso Egunean.
Non kokatuta
Albisteak
-
Lander Garro izango da igandeko Hitzetik Hortzeko gonbidatua
-
Argazkilaria, gidoilaria, bideogilea, idazlea... langintza askotan aritutako sortzaile nekaezinak bertsolaritzarekin ere izan du harremanik, "Bertsoaren Aldagelan" dokumentala eta "Aulki-Jokoa" programa zuzendu baititu. Bere konpainian joango gara Lasarte-Oriara, hain zuzen, berak gidatutako bertso saio literariora.
Non kokatuta
Albisteak
-
Edurne Azkarate izango da gonbidatu Hitzetik Hortzeran
-
Txapelketa Nagusia atzean utzi eta urtarrilaren 7an itzuliko da Hitzetik Hortzera ohiko formatuan. Bertsolarien jarduna ez da geratuko eta plazaz plazako lana biltzen eta bertsozaleei eskaintzen jarraituko dugu, igandero-igandero apirilera arte.
Non kokatuta
Albisteak
-
Txapelketa Nagusien errepasoa, gaur gauean ETB1en
-
Azken astelehenetan egin bezala, gaur gauean ere izango da Euskal Telebistako lehen katean bertsolaritzaz gozatzeko aukera: Txapelketa Nagusiei erreparatuko diegu, hasi 1967tik eta gaurdaino.
Non kokatuta
Albisteak
-
Usurbilgo Argia eguneko bertso saioa eta Oñatiko San Migeletako ohiko saioa igandeko Hitzetik Hortzeran
-
Usurbilen, Rosi Lazkano, Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Julio Soto, Sustrai Colina eta Amets Arzallus izan ziren kantuan. Oñatikoa, inguruko bertsozaleek kale egiten ez duten zita izan ohi da. Bertan Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Alai Martin, Unai Agirre, Maider Arregik eta Urko Egaña aritu ziren kantuan. Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en.
Non kokatuta
Albisteak
-
Ainara Azpiazuren hitzek marraztuko dute igandeko Hitzetik Hortzera
-
Bertsolaritzarekin daukan harremanaz eta egiten duen lanaz mintzatuko da "Axpi". Eta bi bertso-saiotako ale onenak ere eskainiko dira: martxoaren 9an Durangon Bertso Korrikaren barruan Igor Galartzak, Nerea Ibarzabalek, Oihana Bartrak eta Eneko Abasolo "Abarkas"-ek osatu zutena eta biharamunean Usurbilen Uxue Alberdik, Onintza Enbeitak eta Ane Labakak egindakoa.
Non kokatuta
Albisteak
-
Bertso-eskolentzat ikastaroak: eskaerak egiteko epea zabalik
-
Helduen bertso-eskolek beren herrian edo taldeari begira ikastaroak antolatzeko bideak erraztu asmoz Euskal Herriko Bertso-eskolen Batzordeak 13 ikastaro jarriko ditu aukeran.
Non kokatuta
Albisteak
-
Bertsulari Ttiki Eguna, Larzabalen eta Miarritzen
-
Bertsularien Lagunak Elkarteak eta Seaskak elkarlanean antolatzen dugun Bertsulari Ttiki ospakizunak iragan berritan, balorazio positiboa egin dute Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko bertsularitza erakasleek.
Non kokatuta
Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre
/
Albisteak
-
Larunbatean izango da aurtengo bigarren Bertso Eguna
-
Getariako Cristóbal Balenciaga Museoan izango da. Aretorako sarrerak amaituta daude, baina online zuzenean ikusteko sarrerak badaude www.bertsosarrerak.eus atarian. Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi ariko dira bertsotan, Maite Berriozabalek jarritako gaiei erantzuten.
Non kokatuta
Albisteak