-
Ahots Baten sormen egonaldian amaitu dute urtea hainbat gaztek
-
Ahozkotasunari loturiko adierazpideak landu ditu taldeak: antzerkigintza, ipuingintza, kantagintza eta bertsogintza izan dituzte langai.
Non kokatuta
Albisteak
-
Aimar Karrikarekin solasean izan da Bertsoa.eus
-
Bermeoko eta Sarako saioetako bertsoaldiak ere eskainiko dira sareko plazan.
Non kokatuta
Albisteak
-
Ainara Azpiazuren hitzek marraztuko dute igandeko Hitzetik Hortzera
-
Bertsolaritzarekin daukan harremanaz eta egiten duen lanaz mintzatuko da "Axpi". Eta bi bertso-saiotako ale onenak ere eskainiko dira: martxoaren 9an Durangon Bertso Korrikaren barruan Igor Galartzak, Nerea Ibarzabalek, Oihana Bartrak eta Eneko Abasolo "Abarkas"-ek osatu zutena eta biharamunean Usurbilen Uxue Alberdik, Onintza Enbeitak eta Ane Labakak egindakoa.
Non kokatuta
Albisteak
-
Aitor Mendiluzek irabazi du Durangon
-
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoetako lehen itzulia amaituta, bigarrenera sailkatutako bertsolarien zerrenda ezagutu dugu gaur.
Non kokatuta
Albisteak
-
Amaitu dira Donibane Lohizuneko sarrerak ere
-
Igandean izango da saioa 17:00etan hasita. Iruñeko finalaurreko eta Barakaldoko finaleko sarrerak ere amaituta, bukatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioetarako sarrerak.
Non kokatuta
Albisteak
-
Amurrioko bertsoak, Hitzetik Hortzeran
-
Igande arratsaldeko plana osatzeko, Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa eskainiko da zuzenean ETB4n Donibane Lohizunetik.
Non kokatuta
Albisteak
-
Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du Gasteizko jaietan
-
Jaiak eta udarekin batera bertso saio ugari antolatu dira Araban. Gasteizen, Bastidan, Amurrion eta Laudioko jaietan bertsoaz gozatzeko aukera egongo da. Abuztuaren 4tik 9ra, Gasteizko jaietan, Arabako Bertsozale Elkarteak txosna jarriko du. Gasteizko txosnagunean eta Aihotz plazan ere bertso-saio eskaintza zabala egongo da.
Non kokatuta
Araba
/
Albisteak
-
Argia Saria ospatu dugu Bertsozale Elkartean
-
Bertsozale Elkartera ekarri dute pasa den astean Aitzol Barandiaranek eta Uxue Alberdik lortutako Argia Saria; Bertsolari Txapelketa Nagusian egindako jarraipenagatik eskuratu zuten ikus-entzunezko kategoriari zegokion aitortza. Saria lantaldearekin partekatu eta ospatu dute gaur.
Non kokatuta
Albisteak
-
Askotariko harremanak Bertso Egunean
-
Hitzaren dotoreziaz, harreman mota ezberdinak harilkatu ziren Getariako Bertso Egunean.
Non kokatuta
Albisteak
-
Asteazkenean jokatuko da Irunen bigarren finalaurrekoa
-
Irungo Artaleku kiroldegiak hartuko du asteazkenean Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren finalaurrekoa. Ohi bezala, sei bertsolarik hartuko dute parte 17:00etan hasiko den saioa. Sarrera guztiak salduta, asteazkenean ez da leihatila irekiko.
Non kokatuta
Albisteak