Araba

Arabako Bertsolari Txapelketa burutzen da bakarkakoan eta Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa taldekakoan. Biak bi urtetik behin ospatzen dira, txandakako urteetan.

Arabako Bertsolari Txapelketa

1987tik 2000. urte arte, Arabako txapelketa ofizialik ezean, Araba-Bizkaiko Txapelketa izan zen arabarrek Txapelketa Nagusirako txartelak eskuratzeko lekua. Urte hartan Arabak bere bide propioa egitea erabaki zuen, eta hala, 2002an burutu zen lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketa. Bi urtetik behin egiten da egun.

Arabako Bertsolari Txapelketa - Gehiago irakurri

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa

Arabako bertsogintza taldeka parte hartzeko proiektu herrikoia da. Bertsolaritzaren talde izaera indartzeko balio du, bertsogintza berritzeko eta maila lokalean kohesionatzeko. 2010ean egin zen lehena eta bi urtetan behin egiten da.

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa - Gehiago irakurri