Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Taldekakoaren laugarren kanporaketa eguaztenean izango da Algortan

2024/04/12
Apirilaren 17an, eguaztenean, jokatuko da Taldekakoaren 4. kanporaketa Algortan. Eskualdeko “Karidadeko masokistak” taldea eta Lea Artibaiko “LeartiBai+” taldeak batuko dira, 19:00etatik aurrera, Algortako Salemen.

Eguazten iluntze baten ere gozatu daitekeenez kulturaz, eta lagun giroan ondo pasatu daitekeenez, apirilaren 17an jokatuko dute kanporaketa Uribe Kostako Karidadeko masokistak taldeko kideek eta Lea Artibaiko LeartiBai+ taldekoek.

Taldeek horrela erabakita saio bi egingo dituzte: lehenengoa Salemenen izango da 19:00etan, eta bigarrena Azebarrin 20:30ean.

Kanporaketa honetako talde irabazleak ere, maiatzaren 25ean, Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetarako txartela lortuko du.

Gogoratu, bestalde, gaur bertan beste saio bi jokatuko direla Zallan eta Bilbon.

Gozatu bertsoarekin!