Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bariku iluntzean izango ditugu Taldekakoaren hurrengo saio biak; Zallan eta Bilbon

2024/04/09
Apirilaren 12an jokatuko dira Taldekakoaren 2. eta 3. kanporaketak. Zallan, 18:30etik aurrera, “Far West” eta “Estropozu” taldeen arteko kanporaketa eta Bilbon, 19:00etatik aurrera, “Gaztetu ala hil” eta “Taket” taldeen artekoa.

Bariku iluntze honetan kanporaketa bi izango ditugu, bata Zallan eta bestea Bilbon, eta beraz, finalaurrekoetara sailkatuko diren hurrengo talde bien izenak ezagutuko ditugu.

Zallako saioa 18:30ean hasiko da Enkarterri-Ezkerraldea- Meatzaldea eskualdeko Far West taldearen eta Arrigorriagako Estropozu taldearen artean. Kanporaketak hiru saio izango ditu Tafis, Oreka eta Jomay tabernetan, hurrenez hurren.

Bilboko saioa, bestalde, bertako Gaztetu ala Hil taldearen eta Uribe Butroeko Taket taldearen artean jokatuko da. Kanporaketa honetan saio bi egingo dituzte, 19:00etan Kalderapekon eta 21:00etan Errondabiden.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da maiatzaren 25ean Arrigorriagan jokatuko diren finalaurrekoetara.
Hurreratu saioetara, giro ona ziurtatu dago eta!

2024-04-12 Zalla. Kartela