Gipuzkoa

Gipuzkoako Eskolartekoa - 2015

Finalera iritsi aurretik, Gipuzkoako lau herritan izan ziren XXXV. Eskolarteko Txapelketaren kanporaketa saioak.

2015-Irun-Bertso Eskolen Eguna 914.JPG

Zumarraga-Urretxu (15-02-27)

Gontzal Belategi, Urko Arregi (Oñati), Maddi Etxeberria, Libe Goenaga (Getaria), Oier Etxeberria eta Ane Beloki izan ziren parte hartzaileak.

Oihana Aranguren, Mikel Urteaga eta Martin Aramendi epaile lanetan aritu ziren eta Asier Iriondo aurkezle lanetan.

Lasarte-Oria (15-03-06)

Jon Otegi, Jokin Irastortza (Oiartzun), Iraitz Mateo (Oiartzun), Asier Ibarguren (Oiartzun), Andoni Mujika eta Beñat Clemente izan ziren parte hartzaileak.

Eneritz Azkue, Aitor Gereñu eta Antton Aizpurua epaile lanetan aritu ziren eta Iker Iriarte eta Iñaki Rezusta aurkezle lanetan.

Zarautz (15-03-13)

Naroa Agirre, Marixe Ruiz de Austri (Arrasate), Danel Olano, Maddi Iztueta, Ane Zuazubizkar (Arrasate), Beñat Mujika (Donostia), Iker Ormazabal eta Aitor Alberdi izan ziren parte hartzaileak.

Karlos Ibarguren,Araitz Mugurua eta Leire Beloki epaile lanetan aritu ziren eta Irati Agirreazaldegi aurkezle lanetan.

Azkoitia (15-03-26)

Iraitz Sarasola, Gartxo Ramirez (Zaldibia), Ane Peñagarikano (Zarautz), Jon Ander Iriondo, Iñigo Ibañez, Jone Makazaga, Andre Garaiar eta Paul Iruretagoiena (Araun) izan ziren parte hartzaileak.

Oihana Aranguren, Elisa Iztueta eta Martin Aramendi epaile lanetan aritu ziren eta Iban Narbaiza eta Peru Gabirondo aurkezle lanetan.

Finala (16-04-26)

15:30etan hasi zen Irunen, txapelketako saioa eta kanporaketatik sailkatutako zortzi bertsolariak aurkeztu zituen Eneritz Artetxek.

  • Ane Zuazubiskar
  • Jon Ander Iriondo
  • Paul Iruretagoiena
  • Oier Etxeberria
  • Andoni Mujika
  • Asier Ibarguren
  • Iñigo Ibañez
  • Beñat Mujika

Zigor Leunda, Bakarne Urreaga, eta Ainhoa Mujika izan ziren epaile eta Irene Florentino idazkari lanetan.

Bat-bateko saioan Alaia Martin izan zen gai-jartzaile. 300 entzule inguru bildu ziren Amaia Antzokian. Iñigo Ibañez izan zen txapelduna eta Paul Iruretagoinea txapeldunorde. Beraz, ekainaren 27an ospatu zen Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finalean abestu zuten biek.

Agenda

2017-09-29 Zumaia Lagun-artekoa

Jaiak. Txakolin dastaketa bertsolariekin eta bertso bazkaria

2017-09-30 Segura Berezia

Euskal Herriko Bertso Eskolen Eguna

2017-09-30 Segura Txapelketa

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Kanporaketa

Agenda osoa

BDB gaur

1998-09-26 Aiastia

Aitor Mendiluze, Xabier "Euzkitze"

Mendiluze:
Aita, gaur arte izan
zaitut nik laguna (bis)
eta hauxe sorpresa
eman didazuna!
Nunbait kalean bueltan
zaitugu jarduna,
ekarri dezu neska
polit ta leguna;
zein da aman ondora
ekarri dezuna? (bis)

Euzkitze:
Dama hori da oso
neurri haundikua, (bis)
izaera ta mailaz
kategorikua
ta nere bihotzean
hartu du lekua;
nora begira zaude
zu txoro kaikua?
Zeure andregaia ez
al dezu nahikua? (bis)

Mendiluze:
Baietz jartzen du zure
kopeta beltzean, (bis)
baina arreta jarri
zuk nere hitzean;
erantzuna datorkit
hori aditzean,
nunbait txoko bat dauka
leku bakoitzean,
zure bihotzean ta
nere ohatzean. (bis)

Euzkitze:
Azkenengoa ez zendun
esango benetan, (bis)
bestela laster sartu
zintezke penetan!
Zertzuk gertatzen diren
gaurko egunetan,
ia gelditzen zeran
betirako bertan,
ukabilakin jotzen
bazaitut hortzetan! (bis)

Mendiluze:
Ukabilkada al da
hitzaren ordaina? (bis)
Haserreari hartu
zaiozu tamaina;
nerekin amorratu
zera alajaina!
Ez dezu entenditu
esan nahi det baina,
ikasi nahi dedala
aitak dakin aina. (bis)

Euzkitze:
Azken ateraldia
goxo ta eztia, (bis)
zure ahotik hoiek
ugari ez dia;
eskatu al didazu
neuk erakustia?
Nahiz ta eskolan pasa
bizitza guztia,
kostako zaizu aitak
aina ikastia! (bis)

Mendiluze:
Kostako zait bai baina
ezingo det etsi, (bis)
noizbait nahi nukeelako
hortara iritsi;
ta andre polit horri
nahi nioke eutsi,
esplikazio denak
beretzako utzi,
zuri're ez zizun ta
aitak erakutsi. (bis)

Euzkitze:
Ibili-ibili egin ta
hortara erori, (bis)
zertan hasi zeran zuk
ez dakizu ongi!
Tratua egingo degu,
normala da hori:
zuk eskola eskatu
nire amanteari,
nik erakutsiko'iot
zure andregaiari. (bis)

Mendiluze:
Erakutsi ezkero
ez dit egingo gaitz, (bis)
harek ere galderak
egiten ditu maiz;
azalpenak hartuko
ditu modu alaiz
eta biok ikasten
badugu hau garaiz,
ezkontzen naizenean
bapo biziko naiz! (bis)

Euzkitze:
Nundikan atera da
halako jendila? (bis)
Seme, ez zera uste
bezin inutila;
bion artean egin
leike gauza pila,
pekatua libre da
zu lasai mutila,
baina gure artian
geratu dedila. (bis)

Joan den urteko Santakruzetan / Aizu Xalbador ehizean dezu

Doinu honek esan genezake bi iturri dituela, aita Donostiarena bata, Joan den urteko bertsoz jantzia, eta bestea Auspoa 85 liburukoa, Aizu Xalbador eizean dezu bertsoz. Bigarren hau jaso genuen Bertsotan eta Doinutegian, gero izenburua Donostiarena jarri bagenion ere. Bi doinuak ez dira noski berdin berdinak, beti gertatzen den moduan, nahiz eta doinuaren enborra bat bera izan.