Gipuzkoa

Albisteak

30 bertsolari sailkatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako

30 bertsolari sailkatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako

2015/06/06

Gipuzkoa Bertsotan amaituta, 30 bertsolarik lortu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzea. Horiek duela lau urteko Txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten 13 bertsolariekin bat egingo dute. Irailaren 20ean hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa.

30 bertsolari sailkatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako - Gehiago irakurri

Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxagarentzat Gipuzkoa Bertsotaneko azken bi saioak

Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxagarentzat Gipuzkoa Bertsotaneko azken bi saioak

2015/06/06

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatu dira larunbatean Ataunen. Goizekoan Unai Mendizabal nagusitu da eta arratsaldekoan, berriz, Iñaki Gurrutxaga. Bi saio horiekin amaitu da Gipuzkoa Bertsotan eta erabakita gelditu da irailean hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatu diren 30 bertsolariak.

Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxagarentzat Gipuzkoa Bertsotaneko azken bi saioak - Gehiago irakurri

Larunbateko Ataungo bi saioekin amaituko da Gipuzkoa Bertsotan

Larunbateko Ataungo bi saioekin amaituko da Gipuzkoa Bertsotan

2015/06/03

Gipuzkoa Bertsotan azken txanpara ailegatu da. Larunbatean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko azken bi saioak jokatuko dira Ataunen, herri antzokian. Horien ostean jakingo da irailerako sailkatu diren 30 bertsolarien izenak. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoan bertan.

Larunbateko Ataungo bi saioekin amaituko da Gipuzkoa Bertsotan - Gehiago irakurri

Ibai Esoain eta Manex Mujika nagusitu dira Usurbilen

Ibai Esoain eta Manex Mujika nagusitu dira Usurbilen

2015/05/31

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko beste bi saio jokatu dira igandean Usurbilen. Hurrenez hurren, Ibai Esoain eta Manex Mujika izan dira goizeko eta arratsaldeko saioetako garaileak.

Ibai Esoain eta Manex Mujika nagusitu dira Usurbilen - Gehiago irakurri

Ane Labakak eta Jon Maiak bigarren saioa irabazi dute Zizurkilen

Ane Labakak eta Jon Maiak bigarren saioa irabazi dute Zizurkilen

2015/05/31

Gipuzkoa Bertsotaneko bi saio jokatu dira igandean Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean. Ane Labaka lasartearra nagusitu da goizekoan eta Jon Maia zumaiarra arratsaldekoan.

Ane Labakak eta Jon Maiak bigarren saioa irabazi dute Zizurkilen - Gehiago irakurri

Egoitz Eizagirre eta Gemma Urteagarentzat Oñatiko bi saioak

Egoitz Eizagirre eta Gemma Urteagarentzat Oñatiko bi saioak

2015/05/30

Oñatiko Santa Ana aretoan jokatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko bi saioak, goizez eta arratsaldez. Egoitz Eizagirre oriotarra eta Gemma Urteaga besaindarra nagusitu dira.

Egoitz Eizagirre eta Gemma Urteagarentzat Oñatiko bi saioak - Gehiago irakurri

Nahikari Gabilondo eta Haritz Casabal, garaile Zumaian

Nahikari Gabilondo eta Haritz Casabal, garaile Zumaian

2015/05/30

Zumaiako Aita Mari aretoan Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzuliko bi saio jokatu dira larunbatean. Nahikari Gabilondo zarauztarrak irabazi du goizekoa eta Haritz Casabal pasaitarrak, berriz, arratsaldekoa.

Nahikari Gabilondo eta Haritz Casabal, garaile Zumaian - Gehiago irakurri

Bigarren itzulian sartuta, asteburuan zortzi saio berri jokatuko dira Gipuzkoa Bertsotanen

Bigarren itzulian sartuta, asteburuan zortzi saio berri jokatuko dira Gipuzkoa Bertsotanen

2015/05/27

Gipuzkoa Bertsotan hirugarren asteburura ailegatu da, bigarren itzulian sartuta. Larunbatean, Oñatin eta Zumaian, eta igandean, Usurbilen eta Zizurkilen, bina saio jokatuko dituzte. Osotara, zortzi saiotan 48 bertsolari igoko dira oholtzara. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoetan bertan.

Bigarren itzulian sartuta, asteburuan zortzi saio berri jokatuko dira Gipuzkoa Bertsotanen - Gehiago irakurri

Asteburuan zortzi saio jokatuta, bigarren itzuliari ekin dio Gipuzkoa Bertsotanek

Asteburuan zortzi saio jokatuta, bigarren itzuliari ekin dio Gipuzkoa Bertsotanek

2015/05/18

Larunbatean, Antzuolan eta Zaldibian eta igandean, Hernanin eta Bergaran; lau herritan izan da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea, 48 bertsolariren parte-hartzearekin. Aitor Urbieta, Maider Arregi, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”, Egoitz Eizagirre, Jon Maia, Ane Labaka, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa izan dira saioetako irabazleak. Lehen itzulia amaitu da eta Bergaran bigarren itzuliari ekin zioten bertsolariek. Hurrengo asteburuan atsedenaldia hartuko du Gipuzkoa Bertsotanek.

Asteburuan zortzi saio jokatuta, bigarren itzuliari ekin dio Gipuzkoa Bertsotanek - Gehiago irakurri

Ander Lizarralde eta Unai Muñoarentzat bigarren itzuliko lehen bi saioak

Ander Lizarralde eta Unai Muñoarentzat bigarren itzuliko lehen bi saioak

2015/05/17

Bergaran eman zaio hasiera Gipuzkoa Bertsotaneko bigarren itzuliari. Herriko Zabalotegi aretoan bi saio jokatu dira eta horietan Ander Lizarralde eta Unai Muñoa izan dira nagusi.

Ander Lizarralde eta Unai Muñoarentzat bigarren itzuliko lehen bi saioak - Gehiago irakurri

Jon Maia eta Ane Labaka, nagusi Hernanin

Jon Maia eta Ane Labaka, nagusi Hernanin

2015/05/17

Hernanin jokatu diren bi saioek amaiera eman diote Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen faseko lehen itzuliari. Jon Maia, goizez, eta Ane Labaka, arratsaldez, izan dira saiootako irabazleak.

Jon Maia eta Ane Labaka, nagusi Hernanin - Gehiago irakurri

Arkaitz Oiartzabalek eta Egoitz Eizagirrek irabazi dute Antzuolako bi saioetan

Arkaitz Oiartzabalek eta Egoitz Eizagirrek irabazi dute Antzuolako bi saioetan

2015/05/16

Antzuolako Torresoroa arteoak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko bi saio hartu ditu larunbatean; bata goizean, bestea arratsaldean. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Egoitz Egoitz Eizagirre izan dira irabazleak.

Arkaitz Oiartzabalek eta Egoitz Eizagirrek irabazi dute Antzuolako bi saioetan - Gehiago irakurri

Aitor Urbieta eta Maider Arregi, garaile Zaldibian

Aitor Urbieta eta Maider Arregi, garaile Zaldibian

2015/05/16

Gipuzkoa Bertsotaneko bi saio berri jokatu dira larunbatean Zaldibian. Aitor Urbieta zarauztarra eta Maider Arregi oñatiarra izan dira garaile goizean eta arratsaldean jokatu diren saioetan.

Aitor Urbieta eta Maider Arregi, garaile Zaldibian - Gehiago irakurri

Gipuzkoa Bertsotan, zortzi saio eta 48 bertsolari bigarren asteburuan

Gipuzkoa Bertsotan, zortzi saio eta 48 bertsolari bigarren asteburuan

2015/05/13

Gipuzkoa Bertsotan bigarren asteburura ailegatuko da, lehenengo itzulia amaituko da eta bigarrena hasiko. Antzuolan eta Idiazabalen, larunbatean, eta Hernanin eta Bergaran, igandean, bina saio jokatuko dituzte. Osotara, 48 bertsolari igoko dira oholtzara. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoetan bertan.

Gipuzkoa Bertsotan, zortzi saio eta 48 bertsolari bigarren asteburuan - Gehiago irakurri

Gipuzkoa Bertsotan, sei saio jokatu dira asteburuan

Gipuzkoa Bertsotan, sei saio jokatu dira asteburuan

2015/05/11

Larunbatean, Astigarragan eta igandean, Oiartzunen eta Idiazabalen; hiru herritan izan da asteburuan Gipuzkoa Bertsotan. Herri bakoitzean bi saio jokatu ziren, goizez eta arratsaldez, 38 bertsolariren parte-hartzearekin. Unai Muñoa, Xabier Sukia, Oihana Iguaran, Mikel Artola, Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu izan dira saioetako irabazleak.

Gipuzkoa Bertsotan, sei saio jokatu dira asteburuan - Gehiago irakurri

Idiazabalen Asier Azpirozentzat eta Iñigo Gorostarzurentzat izan dira saioak

Idiazabalen Asier Azpirozentzat eta Iñigo Gorostarzurentzat izan dira saioak

2015/05/10

Uda giroko egun eguzkitsu batean, Idiazabalek Gipuzkoa Bertsotaneko bi saio hartu ditu. Bertsozale ugari elkartu da goizean zein arratsaldean. Asier Azpiroz eta Iñigo Gorostarzu nagusitu dira jokatu diren bi saioetan.

Idiazabalen Asier Azpirozentzat eta Iñigo Gorostarzurentzat izan dira saioak - Gehiago irakurri

Oihana Iguaranek eta Mikel Artolak irabazi dute Oiartzungo saioetan

Oihana Iguaranek eta Mikel Artolak irabazi dute Oiartzungo saioetan

2015/05/10

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko bi saio jokatu dira igandean Oiartzunen. Goizean Oihana Iguaran izan da garaile eta arratsaldean, berriz, MIkel Artola.

Oihana Iguaranek eta Mikel Artolak irabazi dute Oiartzungo saioetan - Gehiago irakurri

Muñoa eta Sukia nagusitu dira Astigarragako lehenengo bi saioetan

Muñoa eta Sukia nagusitu dira Astigarragako lehenengo bi saioetan

2015/05/09

Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasearen lehenengo bi saioak jokatu dira Astigarragan. Goizekoa Unai Muñoa lasartearrak irabazi du eta arratsaldekoa Xabier Sukia oriotarrrarentzat izan da. Batean zein bestean, bertsozaleen erantzuna oso ona izan da.

Muñoa eta Sukia nagusitu dira Astigarragako lehenengo bi saioetan - Gehiago irakurri

Gipuzkoa Bertsotan, sei saio eta 38 bertsolari lehenengo asteburuan

Gipuzkoa Bertsotan, sei saio eta 38 bertsolari lehenengo asteburuan

2015/05/06

Larunbatean, Astigarragan eta igandean, Oiartzunen eta Idiazabalen, hori da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasearen lehen asteburuak ekarriko duena. Herri bakoitzean bi saio jokatuko dira, goizez eta arratsaldez, eta osotara 38 bertsolari igoko dira oholtzara. Saioetarako sarrerak egun berean egongo dira salgai, aretoetan bertan.

Gipuzkoa Bertsotan, sei saio eta 38 bertsolari lehenengo asteburuan - Gehiago irakurri

Maiatzaren 9an abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea

Maiatzaren 9an abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea

2015/04/29

74 bertsolarik hartuko dute parte Gipuzkoa Bertsotan saio sortan, irailaren 20an hasiko den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea dena. Hilabeteko epean 24 saio jokatuko dira eta bertsolariek bina saiotan kantatuko dute. 30 bertsolarik lortuko dute Gipuzkoako Txapelketarako sailkatzea. Gipuzkoa Bertsotan maiatzaren 9an hasiko da Astigarragan eta ekainaren 6an amaituko da, Ataunen.

Maiatzaren 9an abiatuko da Gipuzkoa Bertsotan, Txapelketarako sailkapen fasea - Gehiago irakurri