Gipuzkoa

Historia

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea 1993ko maiatzaren 17an sortu zen irabazi asmorik gabeko elkartea da. 1987an sortu zen Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, eta haren helburua Euskal Herri osoko bertsolaritza bazen ere, Gipuzkoako dinamismoa hartu zuen oinarri, eta egoitza bera ere herrialde honetan kokatu izanak ez zuen erraztu Gipuzkoako Elkarteak bere nortasun propioa lantzeko egin beharreko bidea.

Gipuzkoako Elkarteak bere hastapenetik garatu duen lan ildo nagusia hedapenarena izan da, hala nola:

  • 1999an Herriarteko Bertsolarien Txapelketa. Ehun bertsolarik baino gehiagok hartu zuten parte, lehiak sortu ohi duen tentsio eta urduritasuna alde batera utzirik.
  • Bertsolari Txapelketa Nagusietarako herrialdeko ordezkariak hautatzeko antolatu diren txapelketa edo kanporaketak, 1991, 1995, 2001 eta 2003, 2007 eta 2011n.

Agenda

2017-01-17 Getaria Plaza librea

San Anton jaiak. Bertso-saioa

2017-01-21 Donostia Sariketa

Mikel Laboa Bertsolari Gazteen Sariketa

2017-01-21 Tolosa Jaialdia

Ataria Bertso-Jaialdia

Agenda osoa

BDB gaur

2011-01-16 Mungia

Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue

E. Lekue:	
Gauza on batzuk gertatu jakuz
onartu behar da behintzat
azkenaldiko gertaerak be
hartu dagiguzan aintzat
Euskal Herrian barriz atea
jo dau eta esperantzak.
Barri ona da hori neuretzat
eta beste guztiontzat.
		
A. Estiballes:	
Agiri batek bandoa jo dau
		aspaldian tarrapatan
		bi mila ta hamarrean hasita
		oraintxe geu zalapartan
		baina bakean sinistu behar
		dogu danok geure baitan
		hamarrekoa galdu ez dadin
		bi mila eta hamaikan. 
 
E. Lekue:	
Ta atzo bertan beste barri bat
		gertatu zan neuretzako
		Zamudioko lagun bat euan
		kartzelan herritik kanpo
		ta atzo aske geratu jakun
		zorte opari halako
		ia aurten be doguzan danok
		holango barri on asko.
 
A. Estiballes:	
Bi mila ta hamar dino Arbilduk
		ez eizu galdu brujula!
		Txapelketa bat ere egon zan
		ta egingo deutsut burla
		berri on bat hantxe jaso neban
		berri on eta mardula
		berri onena hori izan zan
		bigarren egin zendula. 

E. Lekue:	
Eta albotik zuk sartu gura
		al deustazu barriz bala?
		Bai jente danak ederto daki
		txapelduna zeu zarala.
		Halan be entzule asko hurbildu
		ta esan deustie hala:
		nahiz ta txapela zeuk irabazi
		ni neuk merezi nebala.

A. Estiballes:	
Lo egin barik pasau al dozuz
		horregatik hamaika gau?
		Txapela merezi eta Etxahun
		neuk irabazi neuen rau!
		Jendeak zeuk merezi zendula
		zurrumurruak hor dirau
		bertsotan ulertzen ez dauenak
		gauza asko esaten dau.

Lizaso, Koxme

Jaio 1937-01-16

Oiartzuarra, Errenterian ere bizi izan zen urte luzez. Lanbidez baserritarra izanik, baserriko lanen ezagutza handia zuen eta jakintza hura erakustea ere gustuko zuen. Euskararekiko ere kontzientzia h...

Urruti nere menditik

1886 urtean Urnietako euskal festetan bertso hauekin irabazi zuen Karmelo Elxegarai azpeitiarrak Abbadie jaunak eskainitako ¨makila eta ontzurrea¨. Izenik gabeko kanta sorta batean (Eresbilen jasoa) NI DEITZEN NUK BEÑAT MARDO (Berezia) izeneko doinuan datoz bertso hauek.