Kanpezun, larunbat honetan, Arabako Eskolartekoaren jaia eta finala

2015/05/18
Aurreko bi astetan Gasteiz, Aramaio eta Zalduondon egin dira Arabako bertso-eskolen arteko topaketak eta kanporaketak. 30 haurrek pare hartu dute bertso-sortak kantatzen eta 22 gaztek bat-bateko modalitatean. Larunbat honetan, maiatzaren 23an, Kanpezun bukatuko da Eskolartekoa.

Lautada, Gasteiz eta Gorbeialdeko haurren topaketak eta gazteen arteko kanporaketak egin ondoren larunbat honetan Kanpezun egun osoko festa izango da, ondorengo egitaraurekin:

11:30ean bertso-eskola ezberdinen haurren bertso sortak

12:00etan 14-18 urte bitartekoen arteko finala

Markel Yoyer (Ilarduia)
Irati Ruiz de Pinedo (Zalduondo)
Unai Argote (Gasteiz)
Peru Amorrortu (Gasteiz)
Peru Abarrategi (Aramaio)
Unai Etxenausia (Aramaio)

13:30ean Bertso triki poteoa

14:30ean bazkari herrikoia. Izena emateko helbidera mezu bat bidali.

16:00etan herriko plazan gazteen show-ak eta dantza plazan

Euskal Herriko Eskolarteko festa eta finala, ekainak 27, larunbata, Orion izango da.

2015-05-23 kanpezu eskolartekoa jaia