Gabonetan bertso barnetegia Lautadako haurrekin

2016/11/23
Altsasun, Arabako Lautadako 8 urtetik 11 urtera bitarteko haurrekin barnetegia. Hizkuntza, kantua eta jolasa ardatz. Izen emateko Arabako Lautadako udaletxeetan, abenduaren 7a baino lehen.

Azken urteotan ohikoa denez bertso abentura izango dute Altsasun Arabako Lautadako 8 urtetik 11 urtera bitarteko haurrek.  Hizkuntza, kantua eta jolasa izango dira protagonista nagusiak, aspertzeko astirik gabeko hiru eguneko egonaldian. Gabonetako oporren zati bat bertsoaren epelean ederki pasatzeko aukera paregabea.


Izen emateko Arabako Lautadako udaletxeetara jo dezakezue abenduaren 7a baino lehen. 

Triptikoa deskargatzeko klik hemen

2016ko gabonetako bertso barnetegia