Bertsularitza ikastaroei bukaera emateko besta Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan

2013/05/17
Joan den asteartean, maiatzaren 14an, eskola elebidunetako 170 haur bildu ziren Donibane Lohizuneko Ravel entzunaretoan. Hego Lapurdiko Hirigunean diren eskolek egiten dituzten bertsularitza ikastaroei bukaera emateko ospatu zen besta, euskaraz eta bertsoaz eskola eremutik kanpo gozatzeko helburuarekin.

Bertsolaritza ikastaroetan egindako bertso sortak kantatu zituzten Pantxika Solorzanoren laguntzaz eta haurrek eskolan prestatutako gaien inguruan jardun ziren kantari Xan Alkhat, Maddi Sarasua eta Aimar Karrika bertsolariak.


Bertsularien Lagunak elkarteak eta Hego Lapurdiko Hiriguneak elkarlanean antolatutako besta da.