Eskolartekoa 2021

Udaberrian eta udan egingo du Eskolarteko Bat-bateko Bertsolari Txapelketak bere bidea lurraldeetan; udazkenean gauzatuko dugu Euskal Herrikoa lurraldeetako txapeldunordeekin eta txapeldunekin.

32. Eskolartekoa da aurtengoa, Euskal Herrikoari dagokionez. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak gauzatzen dugu elkarlanean bat-bateko egitasmoa, eta aurtengoan udaberrian eta udan gauzatu dira lurraldeetako kanporaketa saioak eta finalak. 14-18 urteko gazteek hartzen dute parte bat-bateko txapelketa honetan.

2019-06-08 Sara

Gipuzkoan izan dira goiztiarrenak; apirilaren 23an egin dute lehen kanporaketa saioa. Gerora hasi dira Bizkaian eta Araban ere, eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa elkartzen dituen txapelketan ekainean egin ditugu kanporaketak. Nafarroak saio bakarrera ekarri du Eskolartekoa.

Lurraldeetako txapeldunekin eta txapeldunordeekin Euskal Herriko finala egingo da udazkenean.

Eskolarteko bat-bateko txapelketaren finalak

  • Araba. Maiatzaren 15ean, Agurainen (Bertsoa Bizi Gazte Egunarekin batera). Maddi Agirre txapelduna eta Eukene De Los Aires txapeldunordea.
  • Gipuzkoa. Maiatzaren 28an, Urnietan. Ekain Tolaretxipi txapelduna eta Naia Arrizabalaga txapeldunordea.
  • Bizkaia. Maiatzaren 29an, Igorren. Janire Arrizabalaga txapelduna eta June Diaz txapeldunordea.
  • Nafarroa. Maiatzaren 29an, Lesakan (Nafarroako Bertso Eskolen Egunarekin batera). Beñat Astiz txapelduna eta Eki Mateorena txapeldunordea.
  • Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa. Ekainaren 26an, Senperen. Haira Aizpurua txapelduna eta Oneka Arteaga txapeldunordea. Aetz Etxart ere ariko da Euskal Herrikoan Zuberoako ordezkari.
  • Euskal Herria. Udazkenean.