Albisteak
Bertsolaritzaren bozgorailuak
2022/11/08Bertso saioak eta bertsolaritzaren mugimenduari dagokiona han eta hemen zabaltzeko lankide bikainak ditugu hedabideak; urte osoan nahiz txapelketan.
Sustrai Colinak irabazi du Irungo finalaurrekoa
2022/11/052.510 lagun bildu dira gaur Irungo Ficoba erakustaretoan sei bertsolariak kantuan aditzera. Saio puntuagarria osatu ostean, Sustrai Colina izan da finalaurrekoetako bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortu duen bertsolaria.
Irunen jokatuko da bihar hirugarren finalaurrekoa
2022/11/04Ficoba erakustazokan izango da biharko saioa, 17:00etatik aurrera; sarrerak eskuratzeko aukera Interneten www.bertsosarrerak.eus atarian eta bihar Irungo txarteldegian, 15:00etatik aurrera.
'Elekagaien' burujabetza
2022/11/03Manex Fuchs Castagneten eskutik aste honetako adituen analisia ataleko kolaborazioa.
Irunen izango da hurrengo finalaurrekoa
2022/11/02Larunbatean jokatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren finalaurrekoa Irungo Ficoban. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Oihana Iguaranek irabazi du Donibane Garaziko finalaurrekoa
2022/10/29Sarrerak agortuta, 1350 lagun elkartu dira gaur Jai Alain; Oihana Iguaranek lortu du finalaurrekoetako bigarren itzulirako txartela eta Amurrion kantatuko du azaroaren 19an.
Bihar izango da bigarren finalaurrekoa Donibane Garazin
2022/10/28Sarrerak salgai daude Interneten www.bertsosarrerak.eus atarian; Jai Alaiko leihatila, berriz, 15:00etan zabalduko da.
Zurrun
2022/10/27"Gogoan dut euskaraz ulertzen ez duen Kolonbiako lagun batek bertsotan lehen aldiz entzun ninduenean galdetu zidana: Zergatik jartzen zarete hain tente? Zergatik gorputza hain zurrun?". Maider Arregi Markuletak egin du aste honetako adituen analisia ataleko gogoeta.
Donibane Garazin jokatuko da bigarren finalaurrekoa
2022/10/26Urriaren 29an, larunbatean, izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko saioa Donibane Garaziko Jai Alain; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Elkarlanean Euskaltzaindiarekin
2022/10/25Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bost urterako lankidetza hitzarmena sinatu dugu. Euskararen eta euskal kulturaren sustapenerako egitasmoak bultzatuko ditugu elkarrekin.
Alaia Martin zuzenean sailkatu da bigarren itzulirako
2022/10/22Elizondon abiatu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoak. 1.400 bertsozale bildu dira Baztan pilotalekuan saioa bertatik bertara jarraitzeko.
Lehen finalaurrekoa jokatuko da bihar Elizondon
2022/10/21Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian; Baztan pilotalekuko txarteldegia bihar 15:00etan irekiko da.
Bertsoaren sintonian
2022/10/20Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen itzuliko Gasteizko saioaren analisia egin du Ruben Sanchez Bakaikoak aste honetako adituen analisirako.
Elizondon abiatuko da finalaurrekoetako lehen itzulia
2022/10/19Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo finalaurrekoa jokatuko da larunbatean Elizondoko Baztan pilotalekuan, 17:00etatik aurrera. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
“Errepara diezaiogun egindako bideari, bidea egiten jarraitzeko”
2022/10/18Bertsolaritzaren bilakaera aztertzen ari da Unai Irigarai ikertzailea. Euskarabideak eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak sinatutako hitzarmenaren harira osatuko du ikerketa. Bertsolaritzaren dokumentazioa ere finantziatzen du hitzarmenean adostutako funtsak.
Txapelketako fitxategi sekretuak
2022/10/14Urte luzeko ibilbidea du txapelketak, eta haren adinako pasarte sorta ere bai, txapeldunen agurrak bezainbeste hedatu ez diren arren. Antolatzaileok kontatuak dituzu hauek; eta badira gehiago…
Txaloen aurretik
2022/10/13"Baina, zeri ari natzaio txaloka, orduan? Izan zitekeen ehundaka ahoren isiltasun erneari. Ahots fin bat frontoi osoan zehar zabal dadin egiten zaion bideari. Aste betez buruan bueltaka ibilitako agurrari, eta minutu erdi lehenago pentsatutakoari... ". Leire Vargas Nietoren gogoeta dugu aste honetan irakurgai.
Aitor Bizkarrak bildu du puntu gehien Lizarrako saioan
2022/10/09Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen faseko azkena izan da gaur Lizarran eta erabaki da zeintzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak.
Jone Uria nagusitu da Donostiako saioan
2022/10/08Victoria Eugenia antzokian jokatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko bosgarren saioa; bihar jokatuko da faseko azkena, Lizarrako Los Llanos aretoan.
Bihar Donostian eta etzi Lizarran izango da txapelketa
2022/10/07Finalaurrekoetan nork kantatuko duen argituko da igandean, Lizarrako saioan. Internet bidezko sarrerak agortuta daude bi saioetarako.
Bertsolaritzaren memoria eraikitzen
2022/10/06Bertsolaritzaren ondarea biltzeaz, antolatzeaz eta gizarteratzeaz arduratzen da Xenpelar Dokumentazio Zentroko lantaldea. Bertso saiotan kantuan, gai jartzen edota epaitzen aritzen direnentzat ez ezik, oso preziatua da eskaintzen duten zerbitzua ikertzaileentzat eta hedabideentzat ere, besteak beste.
Bertsolari emakumeak denak feministak ote dira?
2022/10/06"Euskal munduan, edota Euskal Herrian, ideologia feministak bertsolaritzan bozgorailu paregabe bat aurkitu du. Miren Artetxe Sarasolak azaltzen duen bezala, emakume indibidual batzuen agerpenak ahalduntze prozesu kolektibo batekin lotuak dira". Aste honetako gogoeta Pauline Guelle Leforten eskutik.
Donostian eta Lizarran jokatuko dira lehen faseko azken saioak
2022/10/05Hitzordu bikoitza jarri dugu asteburu honetarako ere: larunbatean Donostian izango da saioa; igandean, berriz, Lizarran. Donostiarako sarrerak agortuta daude baina zuzenean jarraitu ahal izango da Internet bidez.
Haritz Mujika ere, zuzenean finalaurrekoetara
2022/10/02Gasteizko Europa Jauregian jokatu da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen faseko saioa. Haritz Mujika nagusitu da 695,5 punturekin.
Nerea Ibarzabalek irabazi du Gotaine-Irabarneko saioa
2022/10/01Lehen faseko saioa jokatu da gaur herriko gelan; bihar jokatuko da hurrengo saioa, Gasteizen.
Bihar Gotaine-Irabarnen eta etzi Gasteizen izango da txapelketa
2022/09/30Asteburu betea dakar Bertsolari Txapelketa Nagusiak: lehen faseko hirugarren eta laugarren saioak jokatuko dira. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Zomorroa eta gu
2022/09/29"Erantzukizuna. Kezka. Bi kontzeptu, bi sentsazio, baina ezinbertzean lotuta daudenak. Ziurrenik, gai-jartzaile munduan dabilen edonork behin eta berriz sentituko ditu, bai bata eta bai bertzea. Era berean, biek zubi beraren bi ertzetan egiten dute topo: horixe da ardura". Maialen Belarrak idatzi du aste honetako gogoeta.
"Iduri zait gure euskal uharteak sortzen eta mantentzen ditugula"
2022/09/281972an egin zen Gotaine-Irabarneko gela berrian lehen kantaldia: "Caudilloa bizi haraindian, hemen oholtzan gazte mukizu batzuk xaramelan: Etxamendi Larralde, Pantxoa eta Peio, Guk taldea, Oskarbi, Etxahun Iruri bera koblakan eta txirulan... Eta haur bat lehen lerroan, haien ziliportak gaiditzen banan banan!" Orduan 9 urte zituen haur hura ari da, gaur egun, Xiru jaialdia antolatzen: Mixel Etxekopar, txistulari eta euskara irakaslea. Gela berean jokatuko da Txapelketa Nagusiko saioa larunbatean.
Gotaine-Irabarnen eta Gasteizen izango dira saioak asteburuan
2022/09/28Bertsolari Txapelketa Nagusiak hitzordu bikoitza du asteburu honetan, Gotaine-Irabarnen eta Gasteizen jokatuko baitira lehen saioko bi saio. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Salgai daude finalerako autobus eta bazkari txartelak
2022/09/26Abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalera joateko autobuserako zein bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus atarian.