Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bihar Gotaine-Irabarnen eta etzi Gasteizen izango da txapelketa

2022/09/30
Asteburu betea dakar Bertsolari Txapelketa Nagusiak: lehen faseko hirugarren eta laugarren saioak jokatuko dira. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Hitzordu bikoitza izango du Bertsolari Txapelketa Nagusiak asteburu honetan ere.

Gotaine-Irabarnen izango da biharko saioa, herriko gelan. Kantuan ariko den seikotea Ane Labaka MayozEneko Lazkoz MartinezJulio Soto EzkurdiaNerea Ibarzabal SalegiOihana Iguaran Barandiaran eta Patxi Iriart Hiribarren Saioaren gidari lanetan, Aritz Bidegain Aire ariko da.

Igandean, ostera, Gasteizen jokatuko da Txapelketa Nagusiko saioa, Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan. Bertan izango dira kantari Amaia Iturriotz EtxanizHaritz Mujika LasaIban Urdangarin LardizabalManex Agirre ArriolabengoaMiren Artetxe Sarasola eta Xabat Galletebeitia AbaroaOier Azkarraga Grajalesek izango du saioa aurkezteko ardura.

Bi saioetako irabazleak zuzenean sailkatuko dira finalaurrekoetara; beste bertsolariek, berriz, puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.

Saioak 17:00etan hasiko dira eta ordubete lehenago irekiko dira ateak, 16:00etan. Sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian; saioen egunetan, 15:00etan zabalduko da txarteldegia.

 

Gotaine-Irabarneko saioa jarraitzeko aukera

Bertsozale Elkartearen laguntzaile da Euskal Irratiak, eta biharko Gotaine-Irabarneko saioa zuzenean jarraitzeko aukera eskainiko du. Bertsoa.eus atarian ere izango da entzungai, Euskal Irratien lotura honen bidez.

Finalaurrekoetatik aurrera zuzenean jarraitu ahal izango dira saio guztiak www.bertsoa.eus atarian, www.eitb.eus atarian zein ETB4 katean, besteak beste.