Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bertsolaritzaren bozgorailuak

2022/11/08
Bertso saioak eta bertsolaritzaren mugimenduari dagokiona han eta hemen zabaltzeko lankide bikainak ditugu hedabideak; urte osoan nahiz txapelketan.

Prentsa, irrati, telebista nahiz atari; hainbat komunikabidetan jarrai daiteke bertsolaritza urte osoan zehar.

Ahozko kultur diziplina izanik, bertsolaritza jarraitzeko bide egokia izaten da irratia, eta Euskal Herri osoko hainbat irratsaiorekin hitzarmena du Bertsozale Elkarteak. Hala, Xenpelar Dokumentazio Zentroan jasotzen diren bertso saioak zerbitzatzen zaizkie astero irratsaioei; halaber, irratsaio horiek grabatzen dituzten bertso saioekin elikatzen dute Xenpelar.

Hauek dira egun urte osoan zehar gauzatzen diren irratsaioak:

Zu ere bertsolaritza irratsaio bat egitekotan bazara eta zerbitzuaren berri izan nahiko bazenu, idatzi hedapena@bertsozale.eus helbidera.

Urte osoko hitzarmenez gain, txapelketan ere lankidetzak egiten ditugu saioei oihartzuna emateko asmoz. Hementxe dituzue 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusian txapelketaren laguntzaile diren hedabideak.