Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bihar izango da lehen itzuliko azkena, Durangon

2022/11/11
Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa jokatuko da bihar Landako gunean, 17:00etatik aurrera. Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Durangoko Landako gunean izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa bihar arratsaldean, 17:00etatik aurrera. Biharkoa, gainera, erabakigarria izango da: lehen itzuliko azken finalaurrekoa da eta bigarren itzulira zein bertsolari pasako den jakingo dugu bertan.

Bihar kantuan ariko diren bertsolariak Aitor Bizkarra RuizAitor Mendiluze GonzalezBeñat Gaztelumendi ArandiaEñaut Martikorena LizasoJulio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar izango dira, Ane Ezenarro Beristain gai-emailearen gidaritzapean. Durangoko irabazleak bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortuko du eta Bilbon kantatuko du abenduaren 3an.

Durangorako sarrerak erosteko bi aukera daude: Interneten www.bertsosarrerak.eus atarian eta bihar Landako gunean bertan, 15:00etatik aurrera. 16:00etan zabalduko dira zaleentzako ateak.

Zuzenean jarraitzeko aukera

Ilaski Serranoren eta Jon Martinen eskutik izango da bihar ere finalaurrekoa zuzenean jarraitzeko aukera. ETB4 katean, www.eitb.eus eta www.bertsoa.eus atarietan egongo da ikusgai. Horrez gain, txapelketako hedabide laguntzaileek ere eskainiko dute saioa, astero bezala. Bihar, gainera, Laixiar irratiak ere zuzenean eskainiko du finalaurrekoa, Landakotik bertatik. Betiko moduan, domekan bertsoaldien bilduma argitaratuko da www.bertsoa.eus atarian eta Hitzetik Hortzera telebista saioa ere eskainiko da, 15:00etan, ETB1en.